Domekan eta astelehenean jokatuko dute
Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria den sariketa; Jabier Urberuaga eta Juan Felix Ansotegi
Antso memoriala da.
Lehen egunean bi aulestiar ariko dira lehian:
Aitor Alzaa eta Koba. Horiekaz batera, Durangoko Rasse dendak eta Guriezoko Fermin Santamariak osatuko dute domekako parte hartzaile zerrenda. 18:00etan hasiko da dema.
Astelehenean
Aulestiko Juan Uriarteren, Maumeko Baraiazarraren eta Laukizeko Totxiren zaldien txanda izango da. 21:00etan ekingo diote lehiari.
Bi egunetan saioak hasi baino ordubete lehenago pisatuko dituzte zaldi-mandoak, eta Bizkaiko Kirol Federakundeko kideak egongo dira demak behatzen.
Ohitura legez
, Aulestiko 950 kiloko harriagaz lehiatuko dute sariketa, eta 100 kiloko gainkarga izango dute. Abereen oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute; gehiago edukiz gero, kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko dute.
Parte hartzaile guztiek jasoko dute saria. Irabazleak Aulestiko Udalaren manta, Urdakik emandako urdaiazpikoa eta 800 euro jasoko ditu. Txapeldunordeak 700 euro eta Urdakik emandako txakolin kaxa irabaziko ditu, eta hirugarrenak 650 euro eta hiru txakolin botila.
Lea-Artibaiko partaideentzat hiru sari aurreikusi zituzten, eta eskualdetik hiru probalarik parte hartuko dutenez, hirurek jasoko dute saria. Eskualdeko lehen sailkatuak Ibetarrik emandako manta, SagarmiƱak emandako txakolin kaxa eta 200 euro irabaziko ditu; bigarrenak Urdakik emandako hiru txakolin botila eta 150 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak 115 euro eta hiru txakolin botila.
SAIOAK:
- MARTXOAK 25, DOMEKA (18:00)
- Aitor Alzaa (Aulesti)
- Rasse Denda (Durango)
- Fermin Santamaria (Guriezo)
- Koba (Aulesti)
- MARTXOAK 26, ASTELEHENA (21:00)
- Totxi (Laukiz)
- Baraiazarra (Maume)
- Juan Uriarte (Aulesti)