Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine Udal Musika Eskolak emanaldi didaktikoa eskaini du gaur [martxoak 23] Berriatuko Eskolan. Oro har, dena espero bezala joan dela eta eskolako ikasleak ere pozik egon direla esan dute Tarinekoek.
10:30ean hasi dira ikasleak musika instrumentuak ezagutzeko guneetatik pasatzen. Gune bakoitzean 10 bat minutu egin dute ikasleek; gune bakoitzean zegoen instrumentuaren inguruko azalpenak entzun dituzte. 12:00etan erromeria egin dute, instrumentu guztiak batuta. “Horretan jai giroa izan da nagusi, eta beste kantu bat jotzeko ere eskatu dute amaieran. Guztira, beraz, 4-5 abesti eskaini ditugu”. Ekintza kalejira bat eginez amaitu dute.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.