Gijoneko (Asturias) Guardia Zibilaren Komandantziak baieztatu duenez, atzo Lekeitio eta Ondarroa arteko kostaldean (Pauloatxa inguruan, Berriatua)
agertu zen emakumezkoaren gorpua Concepcion Barbeira Mariñorena da. Azaldu dutenez, hatz markengatik identifikatu dute. Autopsia egin eta gero,
indarkeria zantzurik ez duela esan dute.
Gorpua Barbeirarena dela gaur baieztatu badute ere, gorpua agertu zen momentutik Guardia Zibila eta Ertzaintza elkarlenean aritu dira. “Hasierati uste zen Barbeira zela. Izan ere, Barbeirak desagertu zen egunean zeraman arropa zeukan gorpuak”. Barbeira Avilesen desagertu zen, martxoaren 2an.
Barbeira desagertu zen egunetan, Maria Paz Fernandez Borrego eta Lorena Torre ere desagertu ziren. Paz Arboneko urtegian agertu zen hilda, eta Torrek desagertuta egoten jarraitzen du.