Hautaketa prozesu horretatik titularra eta bere ordezkoa aukeratuko dituztela jakitera eman dute. Azaldu dutenez, bake epaileak betetzen dituen funtzioak
borondatezkoak dira, eta beraz, ez da ordaindutako lanpostu bat. «Bake epailearen lanen artean dokumentuak sinatzea eta izenpetzea, aste barruko ezkontzak ospatzea eta auzokoen arteko bitartekari lanak egitea daude», zehaztu dute.
Lekeitioko udaletxea.
Izendapena lau urterako izaten da, eta
baldintza batzuk bete behar dira: 18 urte beteta eduki behar dira, Lekeition bizi behar da, gaitasun eta bateragarritasunari buruzko baldintzak bete behar dira, eta euskaraz hitz egiten jakin behar da.
Bake epaile izateko prest daudenek Lekeitioko udaletxean eman behar dute izena. Horretarako azken eguna
apirilaren 20a izango da, egun hori barne. Informazio gehiago nahi duenak Lekeitioko Udalaren webgunean eskuratu dezake: www.lekeitio.eus.