Zazpi probalarik lehiatuko dituzte Aulestiko Zaldi-Mando Probak
Domekan eta astelehenean jokatuko dute Aulestin Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria izango den Jabier Urberuaga eta Juan Felix Ansotegi Antso zaldi-proba memoriala.Lehen egunean bi aulestiar ariko dira lehian: Aitor Alzaa eta Koba. Haiekin bater...
Lehen egunean bi aulestiar ariko dira lehian: Aitor Alzaa eta Koba. Haiekin batera, Durangoko Rasse dendak eta Guriezoko Fermin Santamariak osatuko dute domekako parte hartzaile zerrenda. 18:00etan hasiko da dema. Astelehenean Aulestiko Juan Uriarteren, Maumeko Baraiazarraren eta Laukizko Totxiren zaldien txanda izango da. 21:00etan ekingo diote lehiari.
Ohitura legez, Aulestiko 950 kiloko harria erabiliko dute, 100 kiloko gainkargagaz. Abereen oinarrizko pisua 400 kilotan ezarri dute; gehiago edukiz gero, kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko lukete.
Parte hartzaile guztiek jasoko dute saria. Irabazleak Aulestiko Udalaren manta, urdaiazpikoa eta 800 euro jasoko ditu. Txapeldunordeak 700 euro eta txakolin kaxa irabaziko ditu, eta hirugarrenak, 650 euro eta hiru txakolin botila.
Lea-Artibaiko partaideentzat hiru sari aurreikusi dituzte, eta eskualdetik hiru probalarik parte hartuko dutenez, hirurek jasoko dute saria. Eskualdeko lehen sailkatuak Ibetarrik emandako manta, SagarmiƱak emandako txakolin kaxa eta 200 euro irabaziko ditu; bigarrenak Urdakik emandako hiru txakolin botila eta 150 euro jasoko ditu, eta hirugarrenak, 115 euro eta hiru txakolin botila.