Debegesa garapen agentziak gazte langabeei zuzendutako programa jarri du abian, bosgarren urtez jarraian. Egitasmoa, hain zuzen ere, goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak burutuak dituzten Debabarreneko
20 eta 44 urte bitarteko langabeei zuzenduta dago.
Programa apirilean hasi eta ekainean amaituko da, eta parte hartzaileek prestakuntza pertsonalizatua jasoko dutela nabarmendu dute. Lehen fase batean, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzeko trebakuntza jasoko dute parte hartzaileek, lan mundura sartzea erraztuko dieten erreminten bitartez, eta proiektuen kudeaketa arloko ezagutza eta trebezia landuko dute metodologia berritzaileen bidez. Bigarren fase batean, berriz, enpresetan praktikak egiteko aukera egongo da. “Honela, lan munduko errealitatea gertutik ezagutzeko aukera izango dute”.
Hazilan egitasmoan parte hartzeko interesa dutenek apirilaren 11ra arte izango dute izena emateko aukera,
Debegesaren web atarian.Gogorarazi dutenez, programak plaza kopuru mugatua du. Horrez gain, informazio saio bat egingo du Debegesak apirilaren 10ean, 12:00etan, programan interesa dutenei xehetasunak azaldu eta zalantzak argitzeko, Debegesaren egoitzan (Eibarren).