Irakurzaletasuna sustatzeko egitasmoa
maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da. Egitasmoa, hain zuzen ere, tokian tokiko euskaltzaleen elkarteen, udalen, liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker burutzen da, eta herrietako eragileen arteko harremanetarako tresna izan nahi du. Egitasmoari dagokionez, Euskal Herriko beste 44 herritan ere abiatu dute kanpaina.
Helburua herritarrak
euskarazko liburuak irakurtzera animatzea da, “irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz”. Horretarako, besteak beste, parte hartzea saritzen da, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanaz eta liburua opari bihurtzera gonbidatuz. Liburutegian jasotako erosketa txekeari esker, euskarazko beste edozein liburu %35 merkeago erosteko aukera emango du. Erosketa txekeak liburu dendan erabiltzeko epea ekainaren 15era artekoa izango da.
Literatur Amuak ekimenaren saio bat, Ondarroako Txomin Agirre liburutegian
Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean
30 euroko balioa duen txeke baten zozketa egingo dute hilabete horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek moduan, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du.
Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bueltan bestelako literatur jarduerak ere antolatuko dituzte, hala nola, solasaldiak idazleekin, liburu azokak edota irakurketa musikatuak.