Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak azaldu duenez, Ondarroako udal saneamendu saretik
itsasoko ura ez sartzeko lanak maiatzean amaituko dituzte. Izan ere, gaur egun, marea handiak daudenean itsasoko ura filtratzen da saneamendu sarera (Astilleru auzoan, esaterako), eta horrek eragin zuzena edukitzen du Galtzuarango hondakin uren araztegian (HUA), eta
tratatu gabeko urak itsasora isurtzen dira.
Ur Partzuergoko ordezkariek diotenez, saneamendu sarean ur gazia egoteak “arazo larria” suposatzen du hondakin uren araztegien funtzionamenduan. “Ondarroa 2008. urtean sartu zen Ur Partzuergoan, eta hasieratik, saneamendu sarean sartzen den itsasoko ur kantitate handiak Galtzuarango araztegiaren funtzionamendua baldintzatu du”.
Sareamendu sarean
ur gazia sartzeak ondoko eragina daukala diote: garbiketa prozesua eragozten du, kontrolatu gabeko isuriak gertatzen dira edota ekipamenduak eta azpiegitura lehenago hondatzen dira. “Gazitasunak kalte handia eragiten du kutsadura fekala kentzen duen prozesu biologikoan. Ondorioz, ura garbitzen duten bakteriak lan egiteari uzten diote”. Prozesu hori “ezinbestean” egin behar dela diote, bestela, itsasora isurtzen den ura tratatu gabea izaten da.
Araztegian gertatu modura, ur gaziak saneamendu sarea lehenago hondatzen duela ere esan dute; ur gaziak azpiegitura guztien balio bizitza murrizten du, korrosioaren eraginez
Kolektore sarean ur gazia sartzeak kolektoreen egitekoa eragozten duela ere gaineratu dute. “Kolektoreen lana da ur beltzak jaso eta araztegira eramatea. Ur gazia sartzen denean, ostera,
kutsatutako ura zuzenean Ondarroako errekan isurtzen da, Galtzuaraneran ailegatu baino lehenago”.
Araztegian gertatu modura, ur gaziak saneamendu sarea lehenago hondatzen duela ere esan dute; ur gaziak azpiegitura guztien balio bizitza murrizten du, korrosioaren eraginez.
Argitu dutenez, Ur Partzuergoak bere eskumenekoa den lehen mailako saneamendu sarean zeuden arazoak konpondu zituen lehendabizi. “Baina itsasoko urak sartzen jarraitzen zuen”. Saneamendu sarearen egoerari buruzko azterketak egin eta gero, ur gazia sartzen den herriko zenbait gune atzeman zituzten. “Gune horietan sareak konpondu, berritu edo bereizi egin beharko lirateke. Zenbait aukera kontuan hartuta, Ur Partzuergoak Astillero auzoko ponpaketaren lehenengo jarduera bat egitea proposatu zion Ondarroako Udalari”. Lan horiek hiru fasetan egitea adostu zuten.
Lehenengo fasea 2017ko udan egin zen: Madalena kaletik pasatzen den 28 metroko udal kolektorearen tarte bat konpondu zuten (Magdalena ermita dagoen arkutik Zubi Zaharraren ondoan dagoen Astilleroko ponpaketaraino).
Bigarren eta hirugarren faseetan ur beltzak eta euri urak bereiziko dituzte. “Gaur egun San Juan Txurrutik eta Agirreoa kontserba enpresatik igarotzen den antzinako galeriatik doaz. Lan horiek maiatzean amaitzea aurreikusten dugu”. Partzuergoak 200.000 euroko inbertsioa egingo du.
Bigarren eta hirugarren faseko konponketekin Astilleruko ponpaketan ez dela ur gazirik filtratuko diote. “Beraz, Galtzuarango ur araztegian gertatzen dena hein batean murriztea aurreikusten dugu”. Horrez gain, San Juan Txurru auzoan dagoen usain txarren arazoa konponduko dela gaineratu dute. “Orain euri urak joaten diren galerian kolektorea aireztatzeko tximini gisa funtzionatzen duten erregistroak ditu”.
Baina diotenez,
lan horiek guztiak ez dira nahikoak izango ur gazia saneamendu sarean inoiz ez sartzeko. “Partzuergoa aztertzen ari da saneamendu sareko zenbait tokitan beste lan batzuk egitea, itsasoko urak askatasun osoz sartzen jarraitzen duelako”.
HONEKIN LOTUTA: