Jende aurrean hitz egiteko trebezia landuko dute Ondarroako Etxelilan
Jende aurrean hitz egiteko trebezia landuz ikastaroa eskainiko du Idoia Eizmendi Aldasorok Ondarroako Etxelilan, apirilaren 13tik maiatzaren 31ra. Berdintasunerako teknikaria, kazetaria eta Noka talde feministako kidea da Eizmendi, eta ikastaroaren antolatzaileek aurreratu dutenez, saioak eguenero egingo dira, 18:00etatik 20:30era.
Nabarmendu dutenez, askotariko entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta ziurtasuna lortzea da ikastaroaren helburua. “Horretarako, ditugun beldurrak identifikatu eta aztertu, eta horiei aurre egiteko teknikak praktikan jarriko ditugu, beti ere, generoak komunikazio prozesuan duen eragina kontuan hartuz”. Metodologiari dagokionez, berriz, teoria eta praktika uztartzen dituen ikastaro parte hartzailea izango da.
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute, Etxelilan edo Ondarroako Udal Berdintasun Sailean. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Etxelila itxita egongo da, martxoaren 26tik apirilaren 9ra. Egun horietan izena eman nahi dutenek Udal diru-bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) eman dezakete izena, goizetan.