XIII. Artedrama Topaketak zazpi obra ekarriko ditu Aulestira
«Topaketa antolatzen hasten garenean izugarrizko zerrenda izaten dugu; horrek esan nahi du antzerkia osasuntsu dagoela. Eta ez bakarrik hori; ikusten dugu badagoela beste esparru edo bide bat; beste antzerki mota bat, bere lekua hartu nahian dabilena», azaldu du Ander Lipus Artedramako kideak. Izan ere, topaketara datozen artistak ez dira «betiko esparruetan» mugitzen, ez dabiltza ekoiztetxe handiekin lanean.
Euskara hutsean pentsatutako antzerkia da: «Pieza horiek normalean ez ditugu erdaraz ikusten; euskaraz sortuak dira, eta euskal publiko batentzat. Eta hori ere balioan jartzen dugu, eta Aulestik ematen dio balio hori». Publikoari hurbiltzeko gonbita eginez, antzerkia egiten plazerra hartuko dutela dio: «Jendeak erantzuten duelako daroatzagu hamahiru urte. Antzokiak gainezka egoten dira. Jendea oso gogotsu etortzen da antzerkia ikustera. Hala segitzea espero dugu». Sormen lanean sakondu eta ikasteko aukera ere eskaintzen du Artedramak. Hamalau ikasletan jartzen zuten muga, baina, aurten, eskariaren ondorioz, hamasei izango dira, eta oraingo honetan ere, Euskal Herri osoko txokoetatik etorritako ikasleak izango dituzte antzerki tailerretan. Orain arte erabiltzen zuten espazioa txiki geratuta, Lea Espazioa dagoen baserrian emango dituzte.‘Kale gorrian’ kale ikuskizuna bertan behera utzi behar izan dute, eta haren ordez Amancay Gaztañagak zuzendutako ‘Agur eta dolore’ eskainiko duteIrakasle eta antzezle. Ohiko euskarriari eutsiz, tailerretako irakasleen proposamenak ikusteko aukera izango dute ikasleek zein eskualdetik eta ingurutik doazenek. Aurten ere Lipus bera ariko da tailerrak ematen, eta bere bi lan ekarriko ditu Aulestira. Orain gutxi zuzendu duen Zazpi senideko ikusteko aukera egongo da lehen egunean, Ximun eta Manex Fuchs anaiek antzeztuta. Bestalde, Markina-Xemeingo Abarkak Besaulkiak lana emango du barikuan [apirilak 6]. «Gotzon Barandiaranen testua du, eta parada polita izango da. Markina-xemeindarrok pozik gaude Aulestin egoteaz».
Mizel Theret-ek Bilboko Loraldia festibalean aurkeztu berri duen Lekeitioak pieza ere ikusleen zentzumenak gozatzera etorriko daEguenerako [apirilak 5] aurreikusita zegoen Kale gorrian kale ikuskizuna bertan behera utzi behar izan dute, eta haren ordez Amancay Gaztañagak zuzendutako Agur eta dolore eskainiko dute. Aurretik, Oraingoan Bai Josune Velez gasteiztarraren pieza emango dute. «Velez orain dela hiruzpalau urte egon zen hemen, eta horri balioa ematen diogu: Aulestitik pasatu den jendeak nolabait bere sorkuntza propioak atera nahi izatea, bakoitzak duen antzerkiaren ikuspuntuagaz. Esperimentatuz eta ikertuz gauza berriak egiten ari den talde edo jendeari ateak zabaltzen dizkiogu». Era berean, Mizel Theret-ek Bilboko Loraldia festibalean aurkeztu berri duen Lekeitioak pieza ere ikusleen zentzumenak gozatzera etorriko da. Mikel Laboaren Lekeitioak diskoko bost kantagaz osatutako dantza ikuskizuna da. «Interesgarria izango da hemen egotea. Duela urtebete ikusle bezala etorri zen; Miarritzetik etorri zen, eta txundituta atera zen. Esan zigun zerbait prestatzen zebilelam eta gustura etorriko zela, eta, aurten, lekua utzi diogu irakasle eta dantzari bezala aritzeko». Euskal Herriko hainbat txokotan ibili den Adarretatik zintzilik obra ailegatuko da Aulestira. Galder Perezek eta Ane Zabalak azken emanaldia emango dute. Metrokoadrokak eta Pez Linboren eskutik, Miss karaoke obra egongo da topaketaren azken egunean. Oier Guillan eta Javier Barandiaran zuzendari artistikoak irakasle moduan ere ariko dira, generoaren inguruan beste ertz batzuk landuz.