Zapatuan lehiatuko dituzte Karraspion Mendexako zaldi lasterketak
Bakene Erkiaga berriatuarrak parte hartuko du. Hamar odol garbi eta bi gurutzatu lehiatuko dira. Kart Cross ikuskizuna egingo dute lau pilotuk, tartean Ivan Muñoz gernikarrakUrteroko hitzordu berezienetakoa hartuko du Karraspioko hondartzak zapatu hon...
Bakene Erkiaga berriatuarrak parte hartuko du. Hamar odol garbi eta bi gurutzatu lehiatuko dira. Kart Cross ikuskizuna egingo dute lau pilotuk, tartean Ivan Muñoz gernikarrak
Urteroko hitzordu berezienetakoa hartuko du Karraspioko hondartzak zapatu honetan. Mendexako Zaldi Lasterketak Abentura Park Saria lehiatuko dute, 12:00etan hasita.Odol garbietan hamar zaldi ariko dira lehian, eta gurutzatuetan, aldiz, bi zaldi.
Parte hartzaile gehienak gipuzkoarrak direla adierazi dute antolatzaileek: «Gehienak urtero etortzen direnak dira. Esaterako, Donostiatik, Zumaiatik eta Lasartetik datoz, eta Kantabriatik ere etorriko da zaldizko bat». Lea-Artibaiko ordezkari bakarra egongo da aurten, Bakene Erkiaga zaldizko berriatuarra.
Aurreko urteekin alderatuta, gurutzatuetan parte hartzea jaitsi den arren, dozena bat zaldi egotea «kopuru polita» da antolatzaileen berbetan.
Bestalde, hirugarren urtez jarraian, ikuskizun bitxiaz gozatzeko aukera izango dute Mendexako hondartzara bertaratzen direnek. Lau pilotuk kart cross ikuskizuna eskainiko dute. Ivan Muñoz gernikarrak eta Asier Tejido eta Gorka Olaizola eta Ander Olaizola anaia gipuzkoarrek erakustaldia emango dute.
«Orain dela hiru urte motorra eta zaldiaren arteko ikuskizuna egon zen, iaz, berriz, rallyetako autoaren eta zaldiaren artekoa, eta oraingo honetan punta-puntako lau pilotu gonbidatu ditugu», azaldu dute Kuku Habixa Kultur Elkarteko ordezkariek.
Kart crosseko kanporaketagaz hasiko da txapelketa, eta jarraian odol garbien eta gurutzatuen kanporaketak lehiatuko dituzte. Horiek amaitzean, kart crosseko finala lehiatuko dute bi pilotuk.
Ondoren, finalera sailkatu ez diren odol garbien kontsolazio finala jokatuko dute, eta segituan odol garbien final nagusia lehiatuko dute sei zaldik bi kanporaketa egongo dira, eta hiru zaldi sailkatuko dira.
Egun aldaketa
Urtero Eguen Santu egunean lehiatu izan dituzte lasterketak, eta aurten, marearen ondorioz, eguna aldatu behar izan dute: «Pena da aldatzea, azken 10-12 urteetan eguna mantendu dugulako, baina eguenean itsas behera oso goizetik da, eta ez genuen beste aukerarik».