EH Bilduk dio aurrekontua «herritarrak kontuan hartu gabeko langintza» dela
Koalizioak ezezko botoa eman dio udal aurrekontuari. Udalararen «kudeaketa ahula» dela azpimarratu dute. Agintaldiko hiru urteen balorazioa ere egin nahi izan duteMutrikuko EH Bilduren zinegotziek adierazi dutenez, onartu berri den aurrekontua eta Mu...
Koalizioak ezezko botoa eman dio udal aurrekontuari. Udalararen «kudeaketa ahula» dela azpimarratu dute. Agintaldiko hiru urteen balorazioa ere egin nahi izan dute
Mutrikuko EH Bilduren zinegotziek adierazi dutenez, onartu berri den aurrekontua eta Mutrikuko Udalean eztabaidatzen diren beste hainbat gai «herritarrak kontuan hartu gabeko langintza» dira. Eta arrazoi horre- gatik eta beste batzuengatik, ezezko botoa eman diote aurtengo aurrekontuari.EH Bilduren zinegotzien esanetan, herritarrek zuzenean eskatzen ez badute, ez da herri bilerarik egiten, ez eta informaziorik ematen ere. «Herritarrekin parte hartze prozesu erabakitzaileak bultzatu beharrean, udaletxe honetako geletan hartzen dira erabakiak…».
Agertu dutenez, aurrekontua baloratzetik haratago, agintaldiko hiru urteen balorazioa egitea ere nahi izan dute. «Hau egitean, eskuin arruntaren jokabide zantzuak ikusi ditugu». Euren iritziz, gainera, herri proiekturik gabeko jarduna dago udalean. «Udalak berak adostutako lerroak edo herritik bertatik sorturikoak ez dira bideratu, kanpoko proiektuei irtenbidea emanez. Azken hiru urte hauetan hainbat azterketa edo hausnarketarako proposamenak egin diren arren, ez dira bideratu».
Bestalde, udalaren «kudeaketa ahula» ere azpimarratu nahi izan dute. «Udal batzarretan garbi ikus daitekeenez, alkatetzak agertu beharreko kudeaketa informazioa oso ahula izaten ari da. Eta, bestetik, azken hiru urte hauetan metatutako gerakinaren kopurua bi milioi euro inguru izateak zerbait adierazten du: aurreikuspen eza, kronograma eza, ausardia eza…».
Aitortu dutenez, azkenik, kudeaketa partekaturako prest azaldu dira, agintaldiaren hasieran planteatu bezala: «Jakin badakigu EAJrentzat ez dela gustuko planteamendua, eta B+Ik ere ez duela interes berezirik honetan».