Etxebarriaren 'Kale gorrian' obra bihartik domekara ikusi ahalko da
Aktore ondarrutarrak zuzendutako lehenengo antzezlana Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean estreinatuko dute. Hiru egunean hamar saio eskainiko dituzteBilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneak antolatzen duen Antzerki Laburren Jardunaldien baitan,...
Aktore ondarrutarrak zuzendutako lehenengo antzezlana Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen gunean estreinatuko dute. Hiru egunean hamar saio eskainiko dituzte
Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneak antolatzen duen Antzerki Laburren Jardunaldien baitan, Ainhoa Etxebarria aktore ondarrutarraren Kale gorrian obra ikusi ahalko da, bihar hasi eta domekara arte. Estreinaldiaren atarian, Etxebarriak dio urduri dagoela.20 minutuko iraupena dauka antzezlanak, eta ondoko egun eta ordutegietan ikusi ahalko da: bihar, 19:00etan, 20:00etan, 21:00etan eta 22:00etan; zapatuan, 19:30ean, 20:30ean eta 21:30ean; domekan, 19:00etan 20:00etan eta 21:00etan.
Josh Ortiz de Zarate eta Iñigo Elosegi izango dira taula gainera igoko diren aktoreak. Obrak krisi garaia bizi duten bi pertsonen jarrerak taularatuko ditu.
Publikoaren botoa
Jardunaldietan ikusgai egongo diren obra guztien artean askotariko sariak banatuko dituzte, tartean euskarazko lan onenari emango dioten 3.000 euroko Kriseilu saria. Etxebarriaren obragaz, euskarazko hiru antzezlan daude. «%33,3ko probabilitatea daukagu», dio ondarrutarrak.
Publikoaren saria ere egongo da. Beraz, emanaldia ikustera doazenei gehien gustatu zaien antzezlana adierazteko txartela emango diote, eta irteeran kutxa batean sartu beharko dute.
Sarrerei dagokienez, emanaldia hasi aurretik txarteldegian bertan erosi behar direla esan dute; ezin da erreserbarik egin. Antzezlan bat ikusteko 5 euro ordaindu behar dira, bi ikusteko 10 euro, hiru ikusteko 12 euro eta lau edo bost ikusteko 15 euro.