Familia zaintzaileei laguntza psikologikoa emango diete
Menpeko pertsonak zaintzen dituzten familiakoei laguntza psikologikoa emango die Lea-Artibai Amankomunazgoak. Eta saioak hamabost egunetik behin eskainiko dituzte. «Saioak Bizitzen elkarteko psikologo batek gidatuko ditu, eta senideen arazoak partekat...
Amankomunazgoko presidenteak dioenez, askotan, «inolako espezializaziorik ez duten» herritarrek zama handia jasan behar izaten dute. Saioetan parte hartzeko, interesatuek euren herriko gizarte langileagaz elkarrizketatu beharko dira. Senideen baldintzak baloratuko ditu, ondoren horien araberako aholkua emateko.