Jende aurrean hitz egiteko trebezia landuko dute Etxelilan
Jende aurrean hitz egiteko trebezia landuz ikastaroa eskainiko du Idoia Eizmendik Ondarroako Etxelilan, apirilaren 13tik maiatzaren 31ra.Berdintasunerako teknikaria, kazetaria eta Noka talde feministako kidea da Eizmendi, eta ikastaroaren antolatzailee...
Berdintasunerako teknikaria, kazetaria eta Noka talde feministako kidea da Eizmendi, eta ikastaroaren antolatzaileek aurreratu dutenez, saioak eguenero egingo dira, 18:00etatik 20:30era.
Nabarmendu dutenez, askotariko entzuleen aurrean hitz egiteko trebetasuna eta ziurtasuna lortzea da ikastaroaren helburua. «Beldurrak identifikatu eta aztertuta, horiei aurre egiteko teknikak praktikatuko ditugu, generoak komunikazio prozesuan duen eragina kontuan hartuz».
Metodologiari dagokionez, berriz, teoria eta praktika uztartzen dituen ikastaro parte hartzailea izango da.
Izen ematea
Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da, Etxelilan edo Ondarroako Udal Berdintasun Sailean. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Etxelila itxita egongo da, martxoaren 26tik apirilaren 9ra.Egun horietan izena eman nahi dutenek Udal diru-bilketa bulegoan (Kantoipe 3an) eman dezakete izena, goizetan.