Maiatzaren 20an egingo dute 'Gu be zuek gara' jaialdi solidarioa
Ospitaletik kanpo itxarongela bat egokitu nahi dute tratamendu onkologikoan dauden haur eta nerabeentzat eta haien familientzat. Kamisetak ipini dituzte salgaiIazko maiatzaren 21ean egin zuten lehenengoz Gu be zuek gara jaialdi solidarioa, eta aurten d...
Ospitaletik kanpo itxarongela bat egokitu nahi dute tratamendu onkologikoan dauden haur eta nerabeentzat eta haien familientzat. Kamisetak ipini dituzte salgai
Iazko maiatzaren 21ean egin zuten lehenengoz Gu be zuek gara jaialdi solidarioa, eta aurten data berari eutsi diote. Maiatzaren 20an izango da; iaz olatu horiak hartu zuen Gernika-Lumo, eta oraingo honetan marea urdina izango da eguneko protagonista.Haurren Minbiziaren Humanizazioa eta Ikerketarako eta Hezur-muinaren Dohaintzari zabalkundea emateko jaia da; hain zuzen, La Cuadri del Hospi elkarteak, Gernika-Lumoko Borja del Rio eta Roberto Rivas herritarrek eta bertako hainbat laguntzailek bultzatutakoa.
Helburua tratamendu onkologikoan dauden haur eta nerabeentzat eta familientzat Barakaldoko Gurutzeta auzoan arnasgune izango den itxaron gela bat egokitzea da. Gela hori ospitaletik kanpo sortzeko ideia La Cuadri del Hospiko kideen esperientzia pertsonala kontuan hartuta eta tratamendu onkologikoak jasotzeko faseren batean daudenen gurasoek egindako eska- eren ondorioz sortu da. Gaur gaurkoz, Gurutzetako Ospitaleko Hematologia eta Pediatria Unitateak ez du halako gunerik, eta ez dira betetzen eroso itxaroteko gutxieneko baldintzak.
Beste alde batetik, kamisetak saltzen hasita daude. Ocho de Enero kaleko 9. zenbakian erosi ahal dira. Ordutegia ondorengoa da: astelehenetan, 09:30etik 12:30era; martitzen-eguenetan, 17:00etatik 19:00etara; barikuetan, 09:30etik 11:45era eta 18:00etatik 19:30era, eta zapatuetan, 10:30etik 13:30era.