Errepublikari buruzko berbaldiak egingo dituzte gaur
Apirilaren 14a Errepublika Eguna dela kontuan hartuta, errepublika sasoia gogora ekarriko dute gaur, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.Errepublikanismoa: askatasuna eta menpekotasun ezaren ganeko teoria politiko bat izeneko berbaldia zuzenduko du Andoni Bas...
Errepublikanismoa: askatasuna eta menpekotasun ezaren ganeko teoria politiko bat izeneko berbaldia zuzenduko du Andoni Basterra soziologo eta gizarte hezitzaileak. Ondoren, Txato Etxaniz Ortuñez historialariak Gernikako Presondegi-Ospitale militarra: 80. urteurrena berbaldia gidatuko du.
Berbaldiez gain, Errepublika Egunaren harira, barikuan ekitaldia egingo dute, Gernikako presondegi-ospitale militarrean hil ziren 274 presoen omenez. Ekitaldi hori 19:00etan egingo dute, Gernika-Lumoko Zalloko kanposantuan.