'Handia' filma proiektatuko dute gaur, Ondarroako Barnetegian
Ondarroako Barnetegiak antolatuta, zinema saioak egiten ari dira Barnetegian. Gaur arratsaldean, esate baterako, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia film saritua emango dute.Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta herritar guztiek joan ahal iza...
Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta herritar guztiek joan ahal izango dute; doakoa izango da, eta gutxi gorabehera, ordu bat eta 40 minutu inguruko iraupena edukiko du.
Proiekzioak apirileko martitzen guztietan egingo dituztela esan dute; joan den astean egin zuten lehenengo saioa. Horretan, Greta Gerwig-en Lady bird filma eman zuten.
Hurrengo emanaldiak
Datorren asteetan Darren Aronofskyren Mother! (apirilak 17) eta Alex de la Iglesiaren Perfectos desconocidos (apirilak 24) ikusteko aukera egongo da.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, hurrengo hilabeteetan ere proiekzioak eskaintzen jarraitzeko asmoa daukate.