Ibon Iparragirre bisitatu dute Ondarroako udal ordezkariek
Presoaren egoera zein den ezagutzeko lehen bisita ofiziala egin dute udal ordezkariek. Larriki gaixorik dagoen presoa «nahikoa makal» ikusi dutela aitortu du alkateakZunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak, Eneritz Basurko EH Bilduko zinegotziak et...
Presoaren egoera zein den ezagutzeko lehen bisita ofiziala egin dute udal ordezkariek. Larriki gaixorik dagoen presoa «nahikoa makal» ikusi dutela aitortu du alkateak
Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak, Eneritz Basurko EH Bilduko zinegotziak eta Maria Dolores Etxano EAJko zinegotzi eta senatariak Ibon Iparragirre Burgoa bisitatu dute. Urtarrilaren amaieran Madrilgo (Espainia) Alcala Mecotik Arrasateko Aita Menni ospitalera lekualdatu zuten preso ondarrutarra , eta orduz geroztik jaso duen lehen bisita ofiziala izan da.Udal ordezkaritzak azaldu duenez, bisita joan den asteko eguenean egin zuten, presoaren egoera zein den zuzenean ezagutzeko helburuagaz. Bi orduko bisita egiteko aukera eduki zuten. «Medikatuta dago, eta nahikoa makal ikusi genuen», azaldu du alkateak. Azpimarratu dutenez, bisita horregaz Iparragirreren egoeraren jarraipena egin nahi izan dute zinegotziek, eta berriro ere bisitan joateko asmoa ere agertu dute.
Ondarroako udalbatzak Iparragirreren inguruko mozioa onartu zuen iaz, eta bertan «presoaren gaixotasunari behar bezalako jarraipena egitea» adostu zuten. Adierazi dutenez, hasiera batean Alcala Mecoko presondegian bisitatzeko asmoa zeukaten, baina bisita ukatu zien Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak. «Bisita egiteko asmoa aurretik hartuta bagenuen ere, Alcala Mecon egitea ez genuen lortu. Batez ere bere egoera zein den zuzenean ezagutu nahi izan dugu».
Aitortu dutenez, gainera, ez dute ulertzen Iparragirre zergatik ez duten oraindik etxeratu. «Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako arduradunak hiru mediku txosten ditu mahai gainean, baina oraindik ez dute etxeratzeko erabakirik hartu. Aita Menni ez da egon behar litzatekeen lekua; etxean egon behar luke. Alcala Mecon baino hobeto baldin badago ere, ez dugu ulertzen Aita Mennin zelan jarraitzen duen. Bere egoeran, gainera, psikiatria unitatea ez da lekurik egokiena».