Sasoi betean hasi du Solabarrietak tiro olinpikoko denboraldia
Espainiako Tiro Olinpikoko Txapelketaren sailkapen proban parte hartu du ondarrutarrak. Zutikako kategorian lehen postua lortu du, eta etzandakoan bigarrenaAsteburuan denboraldiko lehen proba jokatu dute Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpiko...
Espainiako Tiro Olinpikoko Txapelketaren sailkapen proban parte hartu du ondarrutarrak. Zutikako kategorian lehen postua lortu du, eta etzandakoan bigarrena
Asteburuan denboraldiko lehen proba jokatu dute Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak eta Maite Badiola Akarregi laguntzaileak. Kirol egokituan aritzen diren ondarrutarrek Espainiako Tiro Olinpikoko Txapelketaren finalean parte hartzeko puntuagarria den proban parte hartu dute Cantoblanco-ko tiro galerian (Madril, Espainia). Ondarrutarrek, hain zuzen ere, bi diziplinatan parte hartu dute; euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian eta 60 tiro etzandako kategorian.Denboraldiko lehen probari dagokionez, Solabarrieta eta Badiola helburuak beteta bueltatu dira. Zutikako kategorian lehen postua lortu dute, eta etzandakoan, berriz, bigarren amaitu dute. Solabarrietak nabarmendu duenez, pozik bueltatu dira, ondo bota dutelako. Hala ere, beti ere zerbait hobetu daitekeela ere azaldu du. «Zutikako modalitatean 13-15 bat tiro ez nituen hain onak bota. Eta etzandakoan, berriz, ondo aritu banintzen ere zer hobetu badagoela uste dut».
Espainiako txapelketarako hurrengo proba puntuagarria udazkenean izango da, baina, bien bitartean, beste hainbat probetan parte hartuko dute ondarrutarrek. «Beste txapelketa batzuetan parte hartzeko gonbitea egin digute».