Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Beste behin euskarazko sormen gosea asetu du Artedramak Aulestin

Aintzina Monasterio Maguregi
Aulesti
2018/04/11
Euskarazko antzerkigintzaren urteroko plaza da Artedrama Topaketa, eta hamahirugarren urtez arte eszenikoen sortzailez eta horiez gozatzeko irrikaz zeudenen topaleku bihurtu da Aulesti Pazko astean. Mota desberdinetako antzezlanak eskaini dituzte oraingo honetan ere. Besteren artean, Zazpi senideko, Agur eta dolore, Adarretatik zintzilik-en azken emanaldia edota Markina-Xemeingo Abarka antzerki taldearen Besaulkiak lanak euskarazko antzerkigintzaren gosez zeuden ikusleak asetzea lortu dute. Emanaldi denek jendearen “espektatibak” bete dituztela dio Ander Lipus Artedramako kideak. Jendea oso gogotsu eta gustura atera da emanaldietatik. Nahiz eta ildo eta estetika desberdinetan aritu, antzerki pieza oso ezberdinak izan, ikusleengana heltzea lortu dute. “Orokortasun batean, jendeari asko iritsi zaizkio ikusi dituen piezak.
Artedrama

Tailerretan parte hartu duten ikasleak.
Argazkia: Ainhoa Resano.

Artedramako kideak oso pozik daude, hamahirugarren edizio hau oso ondo joan delako zentzu guztietan: “Jada motorrak jarrita ditugu hamalaugarren edizioa prestatzeko”. Ideia batzuk badituztela-eta, hamalaugarrena oraindik ere hobea eta ederragoa izatea espero dutela gaineratu du markina-xemeindarrak. Aberatsa eta emankorra. Beste behin, topaketa oso aberasgarria izan dela nabarmendu du. Amateurgintzatik edo herri antzerkitik datozen ikasleek zein sortzaileek eta profesional mailan ikasketa sakonak egin, eta oso prestatuta, oso jantziak daudenek bat egiten dute urtero-urtero Aulestin. “Jende berria ikusten duzu, jende freskoa, antzerki gosez dabilena. Euskal antzerkigintzara, euskaraz sortzera hurbildu nahi dutenak dira. Bai ikasleontzat eta bai formakuntzan ari garenontzat interesgarria da. Askotan tailerretan parte hartu izan duten ikasle asko, gero gurekin egon izan dira eszenatoki gainean. Dinamikak sortzen ditu; bat batean elkar ezagutu, eta harreman oso interesgarriak sortzen dira”. Adibidez, Arabako, Iparraldeko eta Nafarroako aktoreak egon dira aurten, eta horrek ere euskarazko antzerkigintzaren, arte eszenikoen esparrua aberasten duela argi dute Artedramakoek: “Guretzat kristoren balioa dauka Euskal Herriko txoko desberdinetatik jendea etortzea antzerkiaren inguruan gogoetatzeko eta aritzeko”. Tailerretan hamasei ikasle izan dituzte, eta leku gehiago izateko Lea Espazioan eman dituzte. “Ireki zutenetik oso eskuzabalik azaldu dira beti. Aurten bertan egoteko pausoa eman dugu, eta guretzat lan egiteko oso espazio erakargarria da, oso ondo atondua dagoena, eta mesede egin digu”. Lehen eguna, Pazko astelehena izanda, jende asko hurbiltzen da, bai eta asteburuan ere. Esaterako, azken urteotan udaletxeko ganbara txiki geratu zaie, batik bat lehen egunean. “Astelehena jai eguna denez, goiko ganbara txiki geratzen zaigu, jendea zutik egon zen, eta ikusi behar dugu aurrera begira zer egin. Frontoira eramateak badauka bere xarma, baina hotz egiten du, eta aste osoan emanaldiak frontoian egitea, piezek duten formatuagatik ez dakit egokia den”. Zentzu horretan topaketak modu onean bada ere, “pixka bat gainezka” egin diela dio. Beraz, gogoetarako unea dute orain. Irtenbideak ondo aztertu, eta datorren urterako konponbidea bilatu nahi dute. 600 bat biztanleko herri batean 300 pertsona antzerkia ikusten egotea gauza ederra dela azpimarratu, eta horrek zer pentsatu ematen duela dio. “Ez dugu nahi herriz aldatu; uste dugu Aulestik berak izugarrizko ahalegina egiten duela gu hor egoteko, eta herria bera erreferente bilakatu da”. Gauza batzuetarako aurrekontua handitzea beharrezko dela deritzote, baina horretarako, instituzioen laguntzak ezinbestekoa dute, eta batik bat horien laguntza gehiago lortu gura dute. Aulestiko Udalaren laguntza eskertu du Lipusek: “Kristoren ahalegina egiten du. Diru laguntza jaialdirako zein bertan ematen diren antzerki formakuntza eta laborategiarentzat”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.