Birgaitze lanak egin nahi dituztenei diru laguntzen gaineko zerbitzua eskainiko die Debegesak
Debegesa garapen agentziak gogorarazi duenez, etxea edo eraikina birgaitzeko lanak egin nahi dituzten herritarrei (partikularrak zein bizilagun komunitateak) doako zerbitzua eskainiko die, diru laguntzen gaineko informazioa eta laguntza emanez.
Zerbitzuaren bitartez, hain zuzen ere, herritarrek diru laguntzen gaineko informazioa jasotzeko aukera izango dute; zer tramite edota epe behar diren, zer baldintza bete behar diren edo zein dokumentazio eskatzen den, besteak beste. “Informazioa emateaz gainera, eta galdeginez gero, Debegesa arduratuko da Eusko Jaurlaritzako (Etxebide) diru laguntzen espedienteak tramitatzeaz”.
Zerbitzua erabili nahi dutenek (partikularrek zin bizilagunen komunitateek) Debegesara jo dezakete informazio eta laguntza eske. Horretarako, aurrez telefonoz deitzea eta txanda eskatzea komeni da, 943- 82 01 10 telefonora deituta (Igor).
Datuei dagokienez, iaz Debegesako birgaitze zerbitzuak 129 kontsulta jaso eta 75 espediente tramitatu zituen; horietatik 50 eraikinak birgaitzeko izan ziren eta gainerako 25 espedienteak etxe partikularrak birgaitzeko izan ziren.