Elkarlanean egindako 'Gernikatik taxiz' egitasmoa abian dago
Turismoa sustatzeko Gernikatik taxiz deitutako ekimena abiatu dute elkarlanean Gernika-Lumoko Udalak eta taxistek; lau taxigaz burutuko den ekimena da honakoa.Egitasmoak hamazazpi ibilbide egiteko aukera eskainiko die turistei, eta Busturialdeko hainba...
Egitasmoak hamazazpi ibilbide egiteko aukera eskainiko die turistei, eta Busturialdeko hainbat txoko bilduko ditu; Gautegiz Arteagako Gaztelua, Gaztelugatxeko San Juan, Laga eta Laidako hondartzak edota Elantxobeko herria, besteak beste.
Gainera, hiru motako ibilbide luzeak egiteko aukera eskaintzen du proposamenak: Gernika-Lumo eta Guggenheim batzen dituen ibilbidea, eta ordubete edo bikoa izan daitekeen eskualdeko itsasaldeko bidea.
Informazio gehiago, 616 15 91 10 edo 674 41 87 94 telefonoan.