Markina-Xemeinek turismoari lotutako webgunea estreinatu du
Bisitarientzat interesgarriak diren gaiak kontuan hartuta sortu dute. Herriko eskaintza turistikoa modu erakargarri eta praktikoan erakustea du helburuBisitarientzat interesgarriak izan daitezken gaiak eta edukiak kontuan hartuta, turismo webgune berri...
Bisitarientzat interesgarriak diren gaiak kontuan hartuta sortu dute. Herriko eskaintza turistikoa modu erakargarri eta praktikoan erakustea du helburu
Bisitarientzat interesgarriak izan daitezken gaiak eta edukiak kontuan hartuta, turismo webgune berria jarri dute martxan Markina-Xemeingo Udalak eta Turismo Mahaiak. Herriko Planoa eta Turistaren Gidaren bide beretik jarraituz, Markina-Xemeingo eskaintza turistikoa modu erakargarri eta praktiko batean erakustea du helburu atari berriak.Webgune erakargarri, praktiko eta dinamiko bat sortu nahi izan dutela azaldu dute. «Markina-Xemeinek eskaintzen dituen aukera guztiak modu erraz, erakargarri eta intuitibo batean jasotzea du helburu». Hala, informazio guztia irudi bidez lagunduta dago, mapez eta irudiz, besteak beste. Gainera, webgunea aldakorra eta dinamikoa izango da. «Datozen hilabeteetan bideoak eta urte sasoi bakoitzarekin lotutako informazioa eguneratuko da», aurreratu dute.
Webgune berria herriko ondarea, produktuak eta herrian dauden aukera ezberdinak erakusteko erakusleihoa izango da, eta aukera guztiak begirada batean hautemateko, atal ezberdinetan banatu dute. «Zer Ikusi eta Zer Egin ataletan, adibidez, aisialdiarekin loturiko informazioa bildu da. Batetik, herriko txoko esanguratsuenen inguruko informazioa jaso da Zer Ikusi atalean, eta ikustea merezi duten bestelako herriko gune interesgarri batzuei ere tartea eskaini zaie».
Jarduerak
Kultur ondareagaz gain, jardueren gaineko proposamenek ere badaukate tokia atari berrian; hala, turismo aktiborako proposamenek, turismo kulturalak eta agenda kulturalak osatzen dute Zer Egin atala. «Gastronomia, Hartu Ostatu eta Done Jakue ataletan, ostera, komertzio, denda eta tabernen informazioa jaso da, eta baita bertako produktuak eskaintzen dituzten saltokien eta lotarako tokien eskaintza ere».
Azkenik, Kokapena atala osatzen dute interesgune guztien mapek, Turistaren Planoak eta Turistaren Gidak.