Asteburuan musika emanaldiak izango dira nagusi Mutrikun. Guztira
hiru musika emanaldi egongo dira aukeran.
Alde batetik Mutrikuko Udal Musika Eskolak eta Astigarragako Musika Eskolaren elkartruke kontzertua egongo da barikuan [apirilak 13], 19:30ean, Zabiel plazan. Eguraldi txarrarekin emanaldia Zabiel kultur etxeko ganbaran egingo da. 7 ‘terdik eta TTakun taldeek banakako saioa eskaini eta gero, Betagarriren
Euri tanta bakoitzean abestia batera joko dute. Amaieran bi taldeek
Gaztelugatxeko martxa joko dute, Mutrikuko Kte-sx taldearekin batera.
Bestalde,
Mutrikuko Musika Bandak Udaberriko kontzertua eskainiko du zapatuan [apirilak 14], 13:00etan, Xiri Gunean. Eguraldi txarra egingo balu, emanaldi hau ere Zabieleko ganbaran egingo dela aurreratu dute.
Azkenik, zapatuan [apirilak 14] baita ere, Ondarroako Unanue Kamara Koralak eta Markina-Xemeingo Emeki Koralak osatzen duten
UKKEME koralaren kontzertua egongo da. Saioa 20:00etan hasiko da, Komentuan, eta hamar pieza entzuteko aukera egongo dela esan dute.

UKKEME korala osatzen duten abeslariak. Argazkia: UKKEME