Ondarroan jokatu da Bizkaiko Urpeko Txapelketaren lehen kanporaketa
Jon Mikel Bikandi izan da onena, hamalau arrain harrapatuta. Arrain handiena Patxi Undak harrapatu du. Hurrengo proba hilaren 22an jokatuko da, ZierbenanBizkaiko Urpeko Arrantza Txapelketaren lehenengo proba jokatu dute asteburuan, Ondarroan. 24 urpeka...
Jon Mikel Bikandi izan da onena, hamalau arrain harrapatuta. Arrain handiena Patxi Undak harrapatu du. Hurrengo proba hilaren 22an jokatuko da, Zierbenan
Bizkaiko Urpeko Arrantza Txapelketaren lehenengo proba jokatu dute asteburuan, Ondarroan. 24 urpekarik parte hartu zuten, eta Bermeoko Izaro Sub taldeko Jon Mikel Bikandi durangarra izan zen onena. 14 arrain harrapatuta, 28.469 puntu lortu zituen.Patxi Unda armintzarra sailkatu zen Bikandiren atzetik, 26.313 puntugaz (13 arrain). Izaro Sub-eko Irkus Lopez De Abetxuko eatarra izan zen hirugarrena, 24.072 puntugaz (12 arrain). Arrain handienaren saria, berriz, Patxi Undarentzat izan zen, 2,095 kiloko lazunagaz.
09:00tan eman zioten hasiera lehiari, eta urpekariak lau orduz egon ziren uretan. Parte hartzaileek portutik Lekeitioko Santa Katalina itsasargiraino izan zuten mugatuta arrantza esparrua. 13:00etan amaitu zen proba, eta portuan lehorreratu ostean, arrain pisaketa egin zuten Kalare Deuna kofradian. Jende asko bildu zen bertan, «giro ezin hobean».
Hurrengo proba apirilaren 22an izango da, Zierbenan. Han erabakiko dira Euskadiko Txapelketan parte hartuko dutenak.