Zirkulazioa arautzeko ordenantzarako ekarpenak jasoko dituzte
Aste Santuan, udako hilabeteetan edota beste egun berezi batzutan Eako herri barruan izaten diren «zirkulazio arazoak» sai- hesteko asmoz, udalak zirkulazioa arautzeko ordenantza bat egin gura du.Ordenantza egiteko herritarren ekarpenak guztiz garran...
Ordenantza egiteko herritarren ekarpenak guztiz garrantzitsuak direla iritzita, galdetegi bat prestatu dute. Udaletxean zein Eskolondon eskuratu daiteke, bai eta www.eakoudala.net webgunean ere. Bete ostean, udaletxean edo Eskolondon utzi edo udala.ea@bizkaia.org helbidera bidali daiteke. Galdetegia jasotzeko epea apirilaren 16ra arte (astelehena) jarri dute.
Besteak beste, ibilgailuen gehienezko abiadurari, oinezkoen lehentasunari eta araudia betetzen ez duena zigortzeari buruzko galderak daude jasota galdetegian.