Lua Kastore protagonistaren barne bidaian oinarrituko da Andoni Gartzia eta Eneritz Zeberio ondarrutarrek eta Oihane Enbeitak garatuko duten antzezlana.
Ma kolektiboko kideak dira hirurak, eta taldearen lehen urratsetan jaso dute Elkar Fundazioaren beka. Antzezlanaren s
ormen prozesuaren hasieran daude oraindik, eta egin asmo dutenaren lehen zertzelada batzuk aurreratu dituzte: diziplina asko eta “sinbolo geruza” ugari uztartuko dituzte, eta planteamendu poetiko batean oinarrituko da ikuskizuna. Gorputzaren, hitzaren, soinuaren, irudiaren eta beste adierazpenen artean “sinkronia lan bat” egin nahi dutela zehaztu du Zeberiok, testuaren gainean lan egitera mugatu barik.
Andoni Gartzia, Eneritz Zeberio eta Oihane Enbeita. Argazkia: Elkar (Twitter)
Protagonistaren “kontzientzia anatomikoa” izango da antzezlanaren ardatzetako bat, eta gai hori bera eta dramaturgia proposamenaren izaera “berritzailea” nabarmendu dituzte epaimahaikideek. Agurtzane Intxaurragak, Iratxe Retolazak eta Jaime Valverdek bete dute lana.
Sari banaketa datorren eguenean (apirilak 19) izango da, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean (Gipuzkoa).
Testua: Berria