Euzkadiko Gudontzidia gogoratuko dute domekan
Matxitxako Elkarteak Euzkadiko Gudontzidian borrokatu zirenak omenduko ditu, beste urte batez. Domekan egingo dute ekitaldia Bermeo eta Bakio batzen dituen errepide zaharrean, Nestor Basterretxearen Matxitxakoko Guda eskulturaren ondoan, 12:00etan.Euzk...
Euzkadiko Gudontzidia 900 gudari inguruz osatuta egon zen, horietako 138 Busturialdeko bizilagunak izanik. Aurten 81 urte betetzen dira Matxitxakoko guda gertatu zenetik.
Ekitaldian, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako bozemaile eta sailburu Josu Erkoreka, Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarro eta PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia izango dira.