Olioa birziklatzeko edukiontzi berri bi jarri ditu Bermeoko Udalak
Etxeko olioa birziklatzeko bi edukiontzi berri jarri ditu Bermeoko Udalak. Edukiontzi bat San Martin auzoan ipini dute, eta bestea Zubiau tar Kepa kaleko 51. zenbakian.Hain zuzen ere, jarri berri dituten horiekin hamahiru dira guztira Bermeoko bizilagu...
Hain zuzen ere, jarri berri dituten horiekin hamahiru dira guztira Bermeoko bizilagunek etxeko olioa birziklatzeko dituzten edukiontziak.
Azkenengo urtean olioaren bilketa %7,5 jaitsi da udalerrian, eta horregatik, Irune Ormaetxea Udal Ingurumen zinegotziak «birziklatzearen garrantzia» azpimarratu nahi izan du. Hala, Ormaetxeak herritar guztiak gonbidatu ditu olioa birzikiklatzera.