Urzabal Guraso Elkarteak Motrollora mendi irteera antolatu du
Aulestiko Urzabal Guraso Elkarteak antolatuta, Motrollora mendi irteera egingo dute domekan.09:30ean Herriko plazan elkartuta abiatuko dira herritarrak goiz pasa mendian egitera. Hain zuzen ere, 13 kilometroko mendi ibilaldia egingo dutela azaldu dute....
09:30ean Herriko plazan elkartuta abiatuko dira herritarrak goiz pasa mendian egitera. Hain zuzen ere, 13 kilometroko mendi ibilaldia egingo dutela azaldu dute.
Plazatik irten, eta Urriolatik pasatuta, Muxoraino helduko dira lehendabizi. Ondoren, handik Motrollorako bidea hartuko dute.
Etxerako buelta, ostera, Urriolara zuzenean jaitsita egingo dutela jakitera eman dute Urzabal Guraso Elkartearen ordezkariek.