Zapran gagoz Lekeitioko 27. Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitako ekintzak egin dituzte gaur [apirilak 14] Lekeition. Eskola Publikoko kideek egun osorako egitaraua zeukaten antolatuta, eta goizean hasita, jendetza izan da nagusi. Alde batetik, Musika Maratoia egin dute, goizez eta arratsaldez. Bazkalorduan, ostera, I. Kantu Bazkaria egin dute Gu ta Gitarrak taldeak girotuta. Horretan, hain zuzen ere, jende asko batu da; Santi Brouard pilotalekuan egin dute bazkaria, eta 400 lagunetik gora batu dira. Umeentzako puzgarriak ere egon dira, eta txikienek ere ondo baino hobeto pasatu dute. Bazkalostean kantuan egin eta gero, 19:00etan plazara jaitsi dira denak Aittitta Makurra txarangagaz. Musikak girotuta, gustura ibili dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.