Auzolanean Saturraran hondartza garbitzen
Lea-Artibaiko Eguzkik antolatuta, Saturraran hondartza, dunak eta inguruak garbitzeko ekintza egin dute. 30 lagun inguruk parte hartu dute, eta batez ere, plastikozko hondakinak bildu dituzte.Auzolana oinarri hartuta, Saturraran hondartza, dunak eta in...
Lea-Artibaiko Eguzkik antolatuta, Saturraran hondartza, dunak eta inguruak garbitzeko ekintza egin dute. 30 lagun inguruk parte hartu dute, eta batez ere, plastikozko hondakinak bildu dituzte.
Auzolana oinarri hartuta, Saturraran hondartza, dunak eta inguruak garbitzeko ekintza egin zen zapatuan, Lea-Artibaiko Eguzkik antolatuta. 30 herritar inguruk bat egin zuten deialdiarekin, eta Eguzki pozik agertu da parte hartzearekin.Hasiera bateko asmoa hondartzako dunak garbitzea bazen ere, Eguzkikoek esan zuten deialdia egin eta hurrengo egunean dunak garbitu egin zituztela. Beraz, dunetan geratzen ziren plastiko zati txikiak kendu eta azken egunetako itsaso txarrak hondartzara ekarritako zaborra ere garbitu zuten.
Boluntarioek hamabost zamar poltsa inguru bete zituzten. «Kalitate txarreko plastikoa izan da gehien jaso duguna, itsasoak txikitutakoa». Horrez gain, buia handi bat ere aurkitu zutela esan zuten. «Aztikoei abisatu diegu, ea zerbaitetarako aprobetxatu nahi duten». Boluntario gehienak Ondarroa, Berriatua eta Mutrikukoak izan ziren, baina Oñatitik etorri zenik ere egon zen.