Bigarren eskuko liburuak eta diskoak kalera aterako dituzte bihar
Berreskuratutako liburuen eta diskoen azoka txiki solidarioa jarriko dute bihar Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteko kideek. 09:30etik 13:30era bitartean eskuratu ahal izango dituzte liburuak eta diskoak herritarrek, Picasso, Artekale eta Adolfo Urio...
Gura dutenek erabiltzen edo behar ez dituzten liburuak eta diskoak eraman ditzaketela jakitera eman dute.
Bazterketa ekonomikoa jasaten duten pertsonei kulturaren bitartez laguntzea da aipatu elkartearen zeregin nagusia, eta erakunde publikoetatik dohaintzan jasotzen dituzte.
Lekeition, Ondarroan eta Markina-Xemeinen ere egiten dituzte berreskuratutako liburu eta diskoen azokak.