Auzotu ekimenaren bidez, ibilaldi kulturala egingo da zapatuan, Barinaga auzora
Kultur ekimenak auzoetara ere zabaltzea da helburua. Ibilaldia, jolasak, musika, askaria eta ikuskizunagaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Auzoko museoa ere bisitatuko duteKultura auzoetara ere eraman asmoz, Auzotu ekimena jarri du abia...
Kultur ekimenak auzoetara ere zabaltzea da helburua. Ibilaldia, jolasak, musika, askaria eta ikuskizunagaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek. Auzoko museoa ere bisitatuko dute
Kultura auzoetara ere eraman asmoz, Auzotu ekimena jarri du abian Markina-Xemeingo Jai Batzordeak, eta lehen ekintza Barinagan egingo da zapatuan. Ekintza gehienak herriguneetan egiten direla eta, jaietatik kanpo, auzoetan ere ekimen kultural gehiago antolatzea erabaki dute. Horrela, ibilaldi kultural bat egingo da Barinagara, eta hainbat ekintza egingo dira bertan.16:00etan jarri du hitzordua Jai Batzordeak Goiko Portalean elkartu eta Barinagara abiatzeko. «Urko ibilbidean zehar joango gara musika, antzerki eta jolas desberdinak eginez», azaldu dute. Guztira 6 kilometro izango dira gutxi gorabehera, Urko ibilbidetik lehenengo eta mendian zehar ondoren. «Bidegorritik San Martinerantz joko dugu, eta frontoiaren atzeko partetik jaitsiko gara Barinagara».
Ibilbide kulturala amaituta, auzoko museoa ezagutzeko aukera egongo da, eta askaria edukiko dute ondoren, parte hartzaileek. 19:00etan Klown ikuskizuna egongo da, eta amaitutakoan, denbora librea auzotik ibiltzeko, 20:30ean herrigunerako autobusa hartu aurretik.
Izen ematea
Ekimenean parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik udaletxeko harreran; gaur da azken eguna. 16 urtera artekoek 3 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko, eta 16 urtetik gorakoek 5 euro; 0-3 urte bitartekoentzat parte hartzea doakoa izango da.«Arratsalde pasa ederra izango da, eta dena ondo ateraz gero, beste ekimen bat antolatuko genuke azarorako», aitatu dute Jai Batzordekoek. Asmoa ekimena beste auzo batzuetara ere zabaltzea da.