Domekan [apirilak 22] jokatuko da Gizaburuagako Udalak eta Lekeitialde Txirrindulari Elkarteak elkarlanean antolatzen duten Gizaburuagako Eskolarteko IV. BTT lasterketa.
Lasterketa 11:00etan hasiko bada ere, parta hartzaileek aurretik agertu beharko dute zirkuitu gunera. Izan ere, txirrindulariek proba hasi baino ordubete arinago eman beharko dute izena. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, Bizkaian federatuta dauden txirrindulariek edo Bizkaiko txirrindulari talde bateko kide direnĀ 8 urtetik 14 urte bitarteko eskolarrek parte hartu ahal izango dute soilik proban.
Bi parte hartzaile duela bi urteko Gizaburuagako BTT martxa parte hartzen. Argazkia: Iker Gojenola / Lekeitialde Txirrindulari Taldea
Domekarako nahikoa eguraldi ona dago iragarrita, eta
jende asko batuko dela uste dute antolatzaileek. “Bertan momentura arte ez dugu jakingo zenbat parte hartzaile dauden. 100 lagunetik gora egongo direla aurreikusten dugu”.
Zirkuituari dagokionez, udaletxe atzeko zelai inguruetan egingo da, urtero modura. Adinaren arabera egokitutako zirkuituari bueltaka ariko dira parte hartzaileak, eta zailtasuna ere handiagoa izango da. Proba egiten lehenak gazteenak izango dira, eta azkenak, zaharrenak. Gazteenak zelaian zehar prestatu duten zirkuitua bete beharko dute, eta nagusienek, zelaian zehar ibiltzeaz gain, bidegorrian zehar ere ibiliko dira. Bide gorritik pasa behar diren oinezkoei ordu horretan kontuz ibiltzeko eskatuko dute.