Buruko eta lepoko minbiziari buruzko hitzaldia, Ondarroan
Ondarroako Zientziaren giltzak elkarteak antolatuta, buruko eta lepoko minbiziari buruzko hitzaldia egongo da astelehenean [apirilak 23], 18:30ean, Beikozini aretoan. Juan Ramon Iriondo Bedialauneta otorrinolaringologo ondarrutarrak eskainiko du berbaldia, eta, aldi berean, laringeko minbiziaren ikerketan eman diren aurrerapenei buruz ariko da.
Iriondo Medikuntzan Lizentziatua eta Doktorea da EHUn, eta otorrinolaringologoa baldin bada ere, bere espezialitate barruan, urte gehienak buruko eta lepoko minbiziaren diagnostiko eta tratamendu kirurgikoan eman ditu lanean, Galdakao-Usansolko ospitalean. Gaur egun, Galdakao-Usansolo Ospitaleko Otorrinolaringologia zerbitzuaren atalburua eta Buruko eta lepoko onkologia atalaren arduraduna da.
Buruko eta lepoko minbizia, egun, biztanleriari gehien eragiten dion seigarren minbizia mota da. Eragin handiagoa du gizonengan, eta Euskal Herrian, laringeko minbiziaren inzidentzi tasa 100.000 biztanleko 20koa da. Harrigarria bada ere, Bizkaiak du tasarik altuena mundu mailan, ia 21ekoa.