Maria Agirre Aretoan ikasteko aukera dago, asteburuetan
GERNIKA-LUMO // Beste urte batez, Maria Agirre Aretoa ikasketa areto moduan erabiltzea erabaki du Gernika-Lumoko Udalak. Ikasleek azterketak prestatzeko aukera izango dute bertan, ekainaren 23a bitartean. Asteburuetan egongo da zabalik; zapatuetan 15:0...
GERNIKA-LUMO // Beste urte batez, Maria Agirre Aretoa ikasketa areto moduan erabiltzea erabaki du Gernika-Lumoko Udalak. Ikasleek azterketak prestatzeko aukera izango dute bertan, ekainaren 23a bitartean. Asteburuetan egongo da zabalik; zapatuetan 15:00etatik 20:00etara eta domeketan 10:00etatik 14:00etara egon ahalko dira ikasleak. Esan dutenez, ikasteko gune horregaz, ikasleek azterketak prestatzeko «erraztasun gehiago» izatea da helburua.