Txantxangorriren ekimenez, Irri Eguna egingo da bihar [apirilak 21], Mutrikun.
Egun osoko egitaraua prestatu dute berritasun eta guzti. Arratsaldean, esaterako,
Txantxandance playback lehiaketa egingo dute. “Aurten hamazortzigarrenez antolatuko dugu Irri Eguna, eta zenbaki handia denez, egunari kolorea eman nahi diogu playback-ekin”.
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Izena emateko azken aukera gaurĀ [apirilak 20] izango da, 17:00etatik 19:00etara, Luardon. Playback-ean bakoitzak nahi duen modura parte hartu ahalko du, bakarka zein taldean.
Eguna, gainera,
ezustekoz beteta etorriko da. Goizean, esaterako,
Mugitu gerria ekimenean parte hartzeko aukera izango dute gazteenek. “Playback-etan txikienak agertokira ez direla igoko jakinda, eurekin ariko gara dantzan”.
Mundua Zeharkatzen ekimena ere egingo dute. “Altxorraren bila moduko ekimena da, baina, kasu honetan, gune bakoitzean altxorra aurkitu beharrean, mundu desberdinetako jendea egongo da”.
EGITARAUA
- 10:30-13:00. Mundua zeharkatzen ekimena, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Albokan hasi eta Beheko Plazan bukatuko da jolasa.
- 11:00-13:00. Mugitu gerria ekimena, Zabiel Plazan (Haur Hezkuntzako ikasleentzat gomendatuko ekintza).
- 11:00-13:00. Udalekuetan izena emateko aukera, Ludotekan.
- 17:00. Goiko Plazatik Beheko Plazara kalejira mozorrotua.
- 18:30. Txantxandance ekimena, Beheko Plazan.
- 20:00. Amaiera.