Tarinek III. Gitarra Entzunaldia eskainiko du, Markina-Xemeinen
Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolak astelehenean eskainiko du III. Gitarra Entzunaldia, 18:30ean, Markina-Xemeingo Kontzekupeko Aretoan.Hamabost ikaslek parte hartuko dute emanaldian, eta horiek bakarkako saioak eskainiko dituzte....
Hamabost ikaslek parte hartuko dute emanaldian, eta horiek bakarkako saioak eskainiko dituzte. Pablo F. Arrieta irakaslearen ikasleak dira saioa eskainiko dutenak. «Adin tarte ezberdineko ikasleak ariko dira, eta denetariko abestiak eskainiko dituzte», esan dute Tarinekoek.
Bestalde, Berriatuko San Gregorio jaiak ate joka datozela eta, musika eskolako ikasle berriatuarrek Kaxero Gaupaseroren jaitsierarako entsegua egingo dute apirilaren 26an, 19:00etan.