Kolorea eta alaitasuna ekarri ditu gaur (apirilak 21) XVIII. Irri Egunak Mutrikuko kaleetara. Goizean hasita, etenik bariko ekimenak kateatu ditu Txantxangorri aisialdi taldeak, txikiek ondo baino hobeto pasa dezaten.
Goizean, Mugitu gerria ekimenean parte hartzeko aukera izan dute gazteenek. Mundua Zeharkatzen ere egin dute; mundu desberdinetako jendearen bila aritu dira gaztetxoak.
Arratsaldean ere ez da aspertzekok astirik izan. 17:00etan Goiko Plazan elkartu dira, eta mozorroak soinean, Beheko Plazarainoko bidea egin dute, buruhandiek lagunduta. Eta Beheko Plazan bilduta, gorputzak astindu eta eztarriak berotu dituzte playback lehiaketaren inguruan. Txikiek ez ezik, begiraleek eta plazan bildutakoek ere ederki pasatu dute Txantxandance ekimenarekin.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.