Eskolapean elkartu dira gaur (apirilak 21) Lekeition sortu berri den taldeko kideak. Kamisetak eta triatloia egiteko materiala izan dituzte salgai, eta horrez gain, herritarrei talde berriari buruzko
informazioa ematen eta
bazkideak egiten aritu dira. “Ilusioz” ekin diote ibilbide berriari, eta pozik azaldu dira edukitako harreragaz: ordu gutxi batzutan, ia bikoiztu egin dute bazkide kopurua –100 inguru ziren orain artean–. Eskolapera joan direnek pintxoak dastatzeko aukera ere eduki dute.
Bazkideak egiten aritu dira Eskolapean
Erronka berriak. Amandarri triatloia praktikatu nahi duten guztiei zabalik dagoela gogorarazi dute taldekideek, bakoitzak bere mailan eta bere erritmoan egiteko. Erronka berriei ekiteko gogotsu daude. Gaur eman dute lehen pausoa.
HONEKIN LOTUTA: ELKARRIZKETA Antton de la Lama eta Haritz Garate: “Ondo pasatu eta lagun giro batean kirola egitea dugu helburua”