Atzo Sant Jordi Eguna izan zen, eta domekan Liburu Eguna ospatu zuten Herriko Plazan bilduta.
Amorotoko guraso elkartearen eskutik,
liburu azoka txikia jarri zuten, goizetik eguerdira bitartean. Batik bat umeentzako liburuak izan zituzten.
Goiz oso polita pasatu zuten bertan bildutako ume zein gurasoek. Azokaz gain, ondo pasatzeko tartea ere eduki zuten, hainbat jolas egin, eta ipuin kontaketa saioa izan baitzuten. Emanaldiaren ostean, azokan zituzten
liburu sorta bat zozkatu zuten.
Gainera, musikaz girotu zuten plaza, eta mokadutxoa izan zuten.

Argazkia: Amorotoko Guraso Elkartea.