Euskal dantzak ikasteko aukera eskaini eta maiatzaren 26an Lekeition egingo den Euskal Erromerian jendea plazara dantzara animatzeko,
18 urtetik gorakoei zuzendutako euskal dantzen ikastaroak jarriko ditu martxan aurten ere, Lekeitioko Zaletxuak Kultur Elkarteak. Urtero modura, bariku iluntzetan emango dituzte tailerrak Lekeitioko Eskolan.
Bi talde egongo dira ordutegiaren arabera banatuta. Horrela,
hasiberriek 19:00etatik 20:20era entsegatuko dute eta
aurretik ibilitakoak 20:00etatik 21:30era.
Dantzariak Eskolapean dantzan.
Ikastaroak maiatzaren 4an hasiko dira, baina parte hartu nahi dutenek bihar eguena [apirilak 26], etzi barikua [apirilak 27] eta zapatuan [apirilak 28] eman beharko dute izena kultur etxean, arratsaldez. 20 euro ordaindu behar dira.