Astelehenean III. Gitarra Entzunaldia eskain zuen Berriatua eta Markina-Xemeingo Tarine udal musika eskolak Markina-Xemeinen. Saioa Tarinek Kontzekupean daukan aretoan egin zuten. Emanaldian Pablo F. Arrieta irakasle markina-xemeindarraren 15 ikaslek parte hartu zuten. Tarinekoek esan dutenez, jende asko hurbildu zen emanaldia ikustera. “Aretoa bete-beteta egon zen”.
Emanaldian parte hartu zuten ikasleak. Argazkia: Tarine