LAB sindikatuak mobilizazioak deitu ditu Ondarroan, Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean
Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, sindikatuek mobilizazioak egingo dituzte datozen egunotan. LAB sindikatuak deituta, esaterako, elkarretaratzea egingo da zapatuan [apirilak 28], 13:00etan, Ondarroan Alamedan. Lanean bizirik eta osasuntsu leloa erabiliko dute protestan.
Ohi modura, LAB sindikatuak salaketa kalera aterako du Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean. Eta adierazi dutenez, 2017 urtean 56 izan ziren lanean hildako langileak. 2018an, berriz, urteko lehen lau hileetan 16 dira jadanik lanean bizia utzi duten langileak.
Zapatuko ekintzan lan istripuek eragindako osasun galera eta heriotzak salatzearekin batera, gainera, arreta berezia jarri nahi dute laneko gaixotasunetan. “Ikustezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen dute. Lan istripuek eragindako laneko heriotz bakoitzeko 10 langile hiltzen dira lan gaixotasunagatik, baina, berehalako ondoriorik ez dutenez, behar baino gutxiago deklaratzen dira eta jatorrian dauden arriskuei aurre egiteko beharra aldee batera uzten da”.
Lan osasuneko ereduaren alternatibak garatzeko lanean jarraituko duela nabarmendu du LABek. “Osasunaren babeserako sistema alternatiboa aldarrikatzen dugu, pertsonen bizitza eta osasuan erdian jarriko dituena”.