Ager Solabarrieta Txakartegi tiratzaile olinpikoak orain arteko mailarik onena erakutsi du Logroño Master 100 txapelketa ezagunean. Kirol egokituan aritzen den ondarrutarrak, hain zuzen ere, bere karabinako jomuga errekorra gainditu zuen aurreko asteburuan. Zehatz esanda,
523 puntu lortu zituen. SH3 mailan, gainera, lehen postua lortu zuen, euskarri gabeko 60 tiro zutikako kategorian.
Solabarrietak adierazi duenez, Logroñoko txapelketa konbentzionalean parte hartzeko gonbitea jaso du aurtengoan. “Aurten ere uzten didaten lehia konbentzional guztietan parte hartzeko asmoa dut”.
Zapatu [apirilak 28] arratsaldean, berriz,
Madrilgo Nazioarteko Alcor Irekian parte hartuko du. Asmo onagaz doala aitortu du. “Ea txapelketa on bat egiteko aukera dugun. Logroñon errekorra gainditu eta gero, motibazio onagaz joango gara”. Alcor-ko Irekian ere zutikako kategorian ariko da.”Momentuz zutika aritzeko aukera dugu. Ea hurrengo urtean etzanda aritzeko aukera ere badugun”.
Ager Solabarrieta, Logroñon. Argazkia: Ager Solabarrieta