SD Gernikak Getxoko Arenas taldea hartuko du etzi, Urbietan
Denboraldiaren azken txanpan, SD Gernika Clubak bi jardunaldi jarraian lehiatuko ditu etxean. Domekan honetan, Getxoko Arenasen kontra jokatuko du Urbietan, 17:00etatik aurrera.Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Gernika-Lumoko taldea 2.B mailako...
Liga amaitzeko hiru jardunaldiren faltan, Gernika-Lumoko taldea 2.B mailako 2.multzoko sailkapeneko zortzigarrena da, 55 puntugaz. Aurretik UD Logroñes dauka, puntu kopuru beragaz, eta puntu bakarrera dute Barakaldo. Talde getxoztarra hamabigarrena da, 45 puntugaz.
Domekan 5-4 galdu zuen talde gernikarrak, Irungo Real Unionen aurka. Etxekoek lau gol egin zituzten lehen zatian. 58. minutuan Adrian Guemesek sartu zuen Gernikaren lehena. Olaetxeak egin zuen 4-2koa, 63. minutuan. 12 minutu beranduago Etxabek sartu zuen hirugarrena, eta 80. minutuan Guemesek berdindu zuen markagailua. Orbegozok sartu zuen garaipenaren gola, azken minutuan.