Ikastetxearen 50. urteurrena aitzaki hartuta, gaur egungo eta lehengo ikasle, irakasle eta beharginak bazkaritan batu dira gaur [apirilak 28], Ondarroako Beikozini aretoan.
50 urte milaka istorio lelodun kamiseta zuriak soinean, urteurren berezia merezitako moduan ospatzeko aukera izan dute
110 bat lagunek.
Ikastetxearen historiaren parte izan direnek
elkarrekin batzeko aukera aproposa izan dute gaurkoan. “Lehenengo ikasleak izandako taldetxo bat ere etorri da bazkarira, baita Institutuko zuzendari lanetan aritutako beste hainbat ere. Aspaldian ikusi gabeko ikaskideekin eta irakasle ohiekin batu ahal izatea pozgarria da”, azaldu dute bazkariaren antolatzaileek.
Ondarroako Institutuko urteurren bazkarian batutakoak
Bapo bazkaldu ostean, Musika Plazan ipinitako karpa handian jarraituko du festak. Fun & Go taldearen eskutik gerriak astintzeko aukera izango dute ospakizun erraldoian batu direnek.