Aurreko egunetan Lea-Artibaiko hainbat herritako elkarretaratze eta protestetan egin modura, Mutrikun ere 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren
epaia salatzeko elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten zapatuan [apirilak 28], Emakumeak Mutrikun Abixan emakume taldeak deituta.
Dozenaka herritarrek eguenean [apirilak 26] argitaratutako epaiaren aurka kalera atera ziren, eta euren
haserrea erakutsi nahi izan zuten, Nik sinesten dizut. Ez da abusu sexuala, bortxaketa da! lelopean. Herritar horien artean egon ziren Mutrikuko udal gobernuko hainbat kide ere.
Mutrikuko protestanbatu ziren herritarrak, Goiko Plazan. Argazkia: A.L.
Goiko Plazan batuta elkarretaratzea egin zuten, eta ondoren, Mutrikuko kaleetatik barrena manifestazioa egin zuten. Oihu asko entzun ziren, baina horien artean gehien errepikatu zen leloa
Ez da sexu abusua, bortxaketa da izan zen. Herriari bueltan eman ostean, protesta Goiko Plazan amaitu zuten, borobilean jarrita.